XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta badakizue ni ze marxista naizen, zuk batez ere... Askoz gehiago.

Baionan, elkarrekin itzegin genuenean, nik betiko ideietan aurkitu nuen.

Arestiren ideala orduan komunismo kristau bat zela, esango nuke.

Anaitasun unibertsala, eta ez organizazio era sozio-politikorik.

Marxek baino gehiago inspiratzen zuen haren orduko marxismoa Jesus Nazaretekoak.

Gabriel oso moralista herstua zen. Melik kontatuko dizue lotsaz izkutatu ez bazion behintzat Gabrielek zergatik hautsi zuen Gabriel Zelaiarekin, ezkondu ta Madrilera joan zirenean. (Zelaieta, 1976: 64)

Aipamen luze honek ere merezi ditu pare bat azalpen.

Lehenengo eta behin, esan beharra dago, guk gorago planteatu dugun koordenadetan ari zaigula Azurmendi: Ebanjelioetako Jesus eta Marx batera jarrita, komunismo kristau batez ari baitzaigu Azurmendi.

Hori esan ondoren, zera erantsi beharrean gaude nahitaez: ez dela hau lekua bakoitzaren barrukotasunak edo moral pribatuaren miseria eta lotsakizunak biltzeko lekurik egokiena.

Baina adierazi gabe gelditzen direnean haren balizko marxismoa edo aurrerazaletasuna dudatan jarriko luketen arrazoi sendoenak, alegia, puntu jarraituen estalpean ezkutatzen utzi direnean arrazoi horiek duda mataza batean, gure tesiaren aldeko defentsa egin beharrean aurkitzen gara.

Azurmendiren esanak gorabehera, hara zer idatzi zion Arestik 1962an:

Zuregan, egia esaten permitituko didazu, gauza batek molestatzen nau.

Nire arima edateko duzun egarria.

Barkatuko didazu, baina zure karta bakoitzean beti zaude esperantza horretan, ni komertitzeko, nire Jaunagana bihur arazteko.